Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Miembros rarizaga Maittia nun zira

Maittia nun zira

por Ramon Arizaga Última modificación 27/11/2009 20:08
— archivado en: , ,

Poema de amor desamor

Maittia nun zira?...

Bihotzean min dut

 

Maiteari begira, eta ezin ikusi

ondoan egon, eta ezin ikuittu.

 

Doanean urrun minez oroitu,

bitartean berriz eguneroko ezinean:

bihotza nekatu

eta burua berriz zoratu.

 

Bihotzean min dut...

Maittia nun zira?

 

Hainbeste miresten dudana, ezin zeratu

eskuartean ondarra bailitz desagertu,

bizitza etengabean deuseztu,

irribarreen potzua lehortu.

 

Bainan maiteari begira: ondoan egon nahi ¡,

ikusi, ikuittu, zeratu ¡,

eta ez zoratu, nekatu eta lehortu.

 

Maittia nun zira?...

Bihotzean min dut

 

Eta maiteari begira...

Non daude ? bihotza,  begiak, eskuak eta burua ?

eta guztiekin batera potzua betetzeko plazerra ?

 

Nik neuk jakin baneuko ez legoke lehorterik,

ezta ere uholderik,

emeki emeki udaberriko ihintza bailtz bustiko neuke,

eguerdiko eguzkiak lehortu ez zedin,

eta haren epeltasunak mardul loraruko leuke.

 

Bihotzean min dut...

Maittia nun zira?

Acciones de Documento